• Adibide-orrialdea
  • Archives
  • Categories
  • HEZKUNTZAREN 3 ARAZO: EZIN ORDAINDU, EZIN INTEGRATU ETA EZIN EUSKALDUNDU

    2014 - 12.20

    Krisi ekonomikoak sare publikoko eskolengan izan du eragin handiagoa itunpekoekin alderatuz. Berria egunkariak honekin loturiko txosten bati buruzko artikulua landu du, eta Eskola Kontseiluaren ustez, adierazle sozioekonomikoak eta emaitza akademikoak erlazionatuta daude, eta horregatik, bi eskaera egin dituzte. Batetik, gai horren inguruko ebaluazio sakonagoak egitea, eta bestetik, baliabide gehiago izatea.

    Horrez gain, ikasle atzerritar gehienek A ereduan eta sare publikoan ikasten dute.

    Bestalde, euskara irakats hizkuntza duten ikasleen %25ak euskararen behar besteko ezagutzarik ez duela, Kontseiluak txostenean azaldu duen beste kezka bat da.

    Ikasle horiek eskola giroan soilik egiten dute euskaraz, etxean eta kalean berriz, gaztelania erabiltzen dute. Hortaz, bai eskolan baita ikasgelatik kanpo ere euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak abian jartzeko eskatu du Kontseiluak.

    Ikus dezakegun bezala, krisiak alde guztietatik eragiten du, baina kasu honetan hezkuntzan duen eragina aipatzen da. Baliabide gehiago izateak asko lagunduko luke adibidez beka gehiago banatzeak, era horretara familietan laguntza gehiago sustatzen da. Etorkinak A ereduan matrikulatzen dira eta D ereduan matrikulaturikoen zati handi batek euskara ikasgelan soilik erabiltzen du. Egoera hori hobetzeko ere baliabide gehiago behar dira, sustapena gauzatzeko egitasmo gehiago egiteko.

    http://www.argia.eus/albistea/sare-publikoko-ikasleek-itunpeko-ikastetxeetakoek-baino-beka-gehiago-behar-dute

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu