• Adibide-orrialdea
  • Archives
  • Categories
  • Gabonak ere euskaraz

    2014 - 12.20

    Abenduaren 22tik 4ra bitartean euskarazko 14 film ikusi ahal izango dira euro baten truke.

    Zinebokak egitasmoa familia guztiarentzako euskarazko film sorta bat gabonetan eskaintzeko asmoz aurkeztu zen iaz. Arrakasta handia izan ondoren, aurten egitasmoa berrikuntza nabarmenekin errepikatuko da.
    Alde batetik, egitaraua luzatuko da eta zikloak gehiago iraungo du oraingoan; bestetik, 14 film proiektatuko dira 24 saioetan. Aurten gainera zikloa Iparraldera zabalduko da Urruñako Itsas Mendi zinema aretoaren partaidetzarekin. Donostiako Printzipe, Bilboko EiTB-Multibox eta Golem Alhondegia, Gasteizko Florida eta Iruñeko Golem-Baiona aretoak dira gainontzeko partaideak.

    Abenduaren 22tik 26ra bitartean, Multibox aretoan aurkeztuko dira filmak, eta abenduaren 27-28 eta urtarrilaren 3-4ean gainontzeko aretoetan, euro baten truke. Zineuskadi Elkartea, Euskadiko Filmategiak eta EiTBren eskutik heldu da aurten ekimen hau gure aretoetara.

    Gaur egun, zoritxarrez, ez digute euskarazko behar adina film eskaintzen eta ondorioz, erdarazko komunikabideetara jotzen dugu askok. Fenomeno hau umeen artean gero eta gehiago gertatzen ari dela konturatu gara eta hortaz, zer edo zer egin behar dela uste dugu. Horregatik, ekimen hau Euskal Herriko neska-mutilak zinea euskaraz ikustera zaletzeko ideia aparta delakoan gaude. Gainera sarreraren prezioa egokia da familia guztiek zinera joateko aukera izan dezaten. Beraz, badakizue, aukera baldin baduzue eraman ezazue familia osoa zinemara.

    logo

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu