• Adibide-orrialdea
  • Archives
  • Categories
  • Euskararik ez zaie eskatuko Donostiako Euskararen Aholku Batzordeko kideei

    2014 - 12.20

    Pasa den ostiralean, Berria egunkariak argitaratutako artikulu batean, plazaratu zen abenduaren 18an onarturiko legearen arabera Donostiako euskararen aholku batzordeko kideei ez zaiela euskaraz jakitea derrigortuko.

    Udal gobernuak komunikatzeko hizkuntza euskara izatea zentzuzkoa dela uste du; EAJ, PP eta PSE-EE-ko kideak aldiz, ez datoz bat honekin. Bi hizkuntza ofizialak jakitea baldintza moduan jarri nahi zuten, baina oposizioak aurka egin zuen eta ezin izan zen hala izan, eskakizun hori betetzen baldin bazen, hainbat alderdi batzordetik kanpo geratuko zirela argudiatu baitzuten.

    Ez gara lege honen aldekoak, ez baitauka inolako zentzurik euskararen aholku batzordeko kide izan eta euskaraz ez jakiterik, kontraesankorra da guztiz. Zer aholkatuko du pertsona horrek? Zer proposatu? Ze gomendio emango ditu ezagutzen ez duen hizkuntza batez? Nolatan ausartuko da herritarrei euskara erabil dezaten adieraztera adibidez? EAE-n aipatu berri dugun bezalako kargu politikoren bat eduki nahi izanez gero, euskara menderatzea ezinbestekoa dela uste dugu; gureaz, hots euskaraz, aholkatu ahal izateko, hartan mintzatzeko gai izan beharko litzateke.

    gukereeuskera_destacado

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu