• Adibide-orrialdea
  • Archives
  • Categories
  • Olentzerori buruzko eztabaida politikoa

    2014 - 12.13

    olentzero

    Gabonak gainean ditugu, kaleak koloretako milaka argiz daude apainduta eta umetxoak Olentzerori haien gutunak idazten hasiak dira jada. Gogoan dugu Olentzerok eskatutako opariak etxeko zuhaitz edo jaiotzaren magalean uzten zituenekoa, poza handia zen, ilusioa ikaragarria.

    Denok dakigunez, urtean behin Euskal Herriko etxe guztietan opariak uzten dituen pertsonaia da Olentzero. Euskal kulturaren parte da, gure identitatearen zati. Gizon euskalduna da eta beraz, umeak hari euskaraz zuzentzen zaizkio gutunetan haien eskakizunak plazaratzen dizkiotenean. Herriko plazetan ere, euskaraz jarduten du Olentzerok umetxoekin hauek haien nahiak azaltzera joaten zaizkienean.

    Guretzat poztasun iturri dena, ordea, askorentzat eztabaida gai bihurtzen da. Izan ere, Olentzeroren irudiak kritika gogorrak jasan ditu espainiar nazionalismoaren aldetik. Zenbaiten esanetan, haren figura modu artifizialean sortu zen eta ideologia abertzalean hedatzeko erabilia izan da. Horren adibide dugu Iruñean, kasu, isunak eta bestelako trabak jartzea Olentzeroren ibilbideen antolatzaileei edota herri batzuetan egondako Olentzeroren irudi apaingarriak birrinduta agertzea. Nolatan esan dezakete artifiziala dela? Hari buruzko kondairak erruz ditugu eta herriz herri, pertsonaz pertsona aldatzen dira. Zertarako hondatu haren irudiak? Traba egiten al diete?

    Edonola ere, haren figura defendatu beharra dugu, ez daitezela euskal kulturan horren garrantzitsua den irudia zapuzten saiatu. Olentzero gurea da eta Euskal Herriko etxeak poztasunez betetzen jarrai dezan nahi dugu.

     

     

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu