• Adibide-orrialdea
  • Archives
  • Categories
  • Euskara, munduan gehien erabiltzen den hizkuntzetako bat

    2014 - 12.13

    txapela_buruan_logo

    http://www.eitb.eus/es/television/programas/el-dilema/videos/detalle/2769614/video-el-euskera-es-lenguas-habladas-mundo/

    Kike Amonarrizen esanetan, euskara, hizkuntza gutxitu bat izanda ere, munduan gehien erabiltzen den hizkuntzetako bat da.

    Munduan 7000 bat hizkuntza badaude eta eskala bat eginez gero 1etik 10era, zenbaki bakoitzean 700 hizkuntza egongo ziren. Euskarak dituen hizkuntz kopuruaren arabera galdetzean euskal herriko kaleetan, gehienek nahiko maila baxuetan jartzen dute, lehenengo, bigarren eta hirugarren postuetan hain zuzen ere, baina uste guzti hauek okerrak dira. Euskara bederatzigarren postuan aurkitzen baita, hau da, munduan dauden hizkuntzen lehen %10ean hain zuzen ere.

    Euskarak milioi bat hiztun ditu, horrela, munduan 400-500 bat hizkuntza daude bakarrik euskara baino hiztun gehiagorekin. Hau honela bada, zergatik kokatzen dugu euskara hain maila baxuan?

    Ingelesa, gaztelania eta frantsesaren moduko hizkuntzekin konparatzeak dauka errua guztia.  Munduan hain hiztun kopuru handia duten beste hamar bat hizkuntza aurkitzen dira bakarrik, gainontzeko hizkuntza guztiek askoz ere hiztun gutxiago baitaukate. Gaur egun, euskarak, zenbait estatuko hizkuntzek baino hiztun gehiago ditu, baina zoritxarrez guzti honek ez du esan nahi euskara hizkuntza gutxitua ez denik.

    Euskara, hiztun kopuruaren aldetik bederatzigarren postu horretan sartzen badugu ere, ez gara ahaztu behar hizkuntza gutxitu bat dela. Bestalde, euskararen normalizazioan eta zabalkuntzan pausu garrantzitsuak ematen hari garen arren, oraindik bide handia dago euskara euskal herri osoan zabaltzeko, eta euskal herriko edozein herritan eguneroko bizitza euskaraz gauzatzeko.

     

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu