• Adibide-orrialdea
  • Archives
  • Categories
  • HIZKUNTZA ANIZTASUNA ESPAINIAR ESTATUAN

    2014 - 12.06

    Espainiar estatuan gaztelania hizkuntza ofiziala bada ere beste hainbat hizkuntza aurkitu ditzakegu estatu osoan zehar. Gaztelaniaz aparte, beste lau hizkuntzek koofizialtasun maila lortu dute, estatuko zenbait autonomia erkidegotan. Baina ez dira horiek bakarrik espainiar estatuan aurkitu ahal diren hizkuntzak, beste zenbait hizkuntzek ofizialtasunik izan gabe estatuaren nolabaiteko babesa baitaukate.

    Estatuan ditugun hizkuntza koofizialak, hau da, autonomia erkidegoen estatutuek onartutako hizkuntzak, gaztelaniarekin batera ofizialak direnak ondorengo hauek dira:

    – Euskara: Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako eremu euskaldunean

    – Katalana: Katalunian, Balear Uharteetan eta Valentziako Erkidegoan(azken honetan Valentziera izenarekin)

    – Galiziera: Galizian

    – Aranera: Katalunia osoan, nahiz eta Arango haranean soilik mintzatua izan. Okzitanieraren aldaera bat da.

    Beste mota bateko onarpenak duten hizkuntzak ere badaude espainiar estatuan. Hizkuntza hauei estatutu batzuk edo lege-proiektuek babes berezia eskeintzen diete. Babes hori dituzten hizkuntzak honako hauek dira:

    – Asturiera edo bablea: Asturiasko Autonomia-Estatutuan

    – Eonaviegoa edo Asturiasko galiziera: Asturiasko mendebaldean, Eo-Navia eskualdean, Asturiasko Normalizazio Sozialaren Planaren barruan

    – Aragoiera: Aragoin eta bereziki Huescako iparraldean

    Beste hainbat hizkuntza aurkitzen dira Espainiar estatuan inongo onarpen ofizialik ez dituztenak. Hizkuntza horiek ondorengo hauek dira: MonaƱesa edo Kantabriera, Leonesa, Extremadurera, Extremadurako fala edo Extremadurako galiziera, Portugesa, Berberea, Arabiera eta Kaloa.

    Hizkuntza guzti hauek hizkuntza gutxituak badira ere gaztelaniak duen garrantzi berbera edo handiagoa eman beharko zitzaiela uste dugu, galtzeko bidean baitaude. Hizkuntza hauetariko batzuk ofizialtasuna lortua badute ere espainiar estatua hauek zapaltzen alegintzen da, gaztelania beste hizkuntzen gainetik egon dadin. Gaztelaniaz gain beraien hizkuntza ofiziala duten autonomiek, hizkuntza hori altxor baliotsu bat balitz bezala zaindu eta babestu beharko lukete.

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu