• Adibide-orrialdea
  • Archives
  • Categories
  • Euskararen Eguna, “paripea”?

    2014 - 12.06

    Hau dio Mikel Garcia Idiakezek Euskararen Egunaren inguruan:

    Bizi dugun errealitatea medio, Mintzalaguna bezalako ekintza artifizialak antolatu behar izatea ulertzen duela esan zidan Idoia Genua AEK-ko irakasleak, baina euskara modu eta ingurune naturalagoetan erabiltzea dela gakoa, eguneroko ekintzetan eta eguneroko jendearekin. Euskararen Egunak ere badu artifizial eta itxurakeria kutsurik:

    Gainerako egunetan euskaraz hitzik egiten ez dutenak gure hizkuntza zenbat maite duten azpimarratzen entzuten ditugu, euskararen alde pailazoak eta haur jolasak antolatzen dituzte (badakizue, haurrak dira euskaraz egin behar dutenak), hizkuntza politika negargarriak dituzten agintariak gorazarre egiten diote euskarari (poesia hutsa da euskaraz apenas egin ohi duen nire herriko alkatearen Euskarak igorri didan whatsappaz idatzia, zer eta herritarrak euskara erabiltzera bultzatuz). Eta jakina, euskara ikusarazteko, erabiltzeko, zabaltzeko, aldarrikatzeko euskaltzaleek asmo onez prestaturiko ekintzak ere izaten ditugu Euskararen Egunaren aitzakian, urteko gainerako egunetan euskarari kentzen zaion, dioten, diogun protagonismoa emateko.

    Arkaitz Oiartzabal Xamoak gutxi gorabehera honakoa abestu zuen Kabigorriko bertso-saioa:

     

    “Ni naiz egun hau paripe

    bihurtu dela seguru,

    baina oraindik tamalez

    paripea behar dugu”.

     

    Horixe bera.

    aitzina-puntu-eu

    Artikulu honetan esaten den bezala, gaur egun ekintza artifizialak antolatzen dira euskararen inguruan, baina euskara modu naturalean erabili behar dugu gure ingurune sozialean, hau da, lagunartean eta familiartean. Horri begira, esaten da Euskararen Eguna itxurakeria bat dela. Urte osoan zehar euskaraz hitz egiten ez dutenek euskara adoratzen dutela esateko aitzakia bat dela egun hau esan daiteke.

    Egia esan, lotsa pixka bat ematen du hau onartzeak, baina errealitate bat dela nabarmena da. Gaur egungo euskararen egoera larria dela denok dakigu eta belaunaldiz belaunaldi gero eta larriagoa bihurtzen hasi da. Baina egia da azken finean, Euskararen Eguna bezalako ekimenek, aitzakia gisakoak izan arren, euskara “bultzatzeko” bide bat direla.

    Lotsa hori baztertzeko, guk daukagu giltza, guk bakarrik konpon dezakegu hau. Horretarako beti esaten eta entzuten dugun bezala, euskaraz mintzatu behar dugu eta behin eta berriz errepikatu behar diogu gure buruari euskara ez dela hizkuntza soil bat, bizitzeko modu bat dela eta historikoa den gauza bat dela, horregatik ezin dezakegu galtzen utzi, ezin dezakegu gehiago gutxiagotu.

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu