• Adibide-orrialdea
  • Archives
  • Categories
  • MUNDU-GERRAK ETA EUSKARA

    2014 - 11.06

    http://www.blogseitb.net/euskara/2014/10/27/xx-mendeko-gerrek-atzerakada-ekarri-zuten-ipar-euskal-herriko-euskaran/

    Urriaren 27an Tribuaren berbak EITB1eko saioan XX.mendeko bi gerra handiek Ipar Euskal Herriko euskaran eragindako atzerakadari buruzko erreportaje laburra egin zuten. Horretarako, Kike Amonarrizek hainbat elkarrizketa egin zizkien honako aditu hauei:

    Lehenik eta behin, Eneko Bidegainekin, Mondragon Unibertsitateko irakaslearekin, aritu zen hizketan.  Bere ustetan, aipatutako prozesuaren sorburua eta amaiera ez ziren ez lehen ezta bigarren mundu gerra izan. Lehen mundu gerraren aurretik, Ipar Euskal Herrian gehiengoak ez zekien frantsesez eta gobernuak sekulako indarra egin zuen hezkuntzaren eta armadaren bitartez, frantsesa irakasteko eta frantses aberriaren aldeko ideologia ezar zedin. Lehen mundu gerran euskarak aldaketa handi bat nabaritu zuen Ipar Euskal Herrian. Euskaldunak Frantziako  beste hainbat herrirekin elkarlanean alemaniarren aurka aritu ziren eta honela, aurretik irakatsitako ideologia indartzen joan zen. Xipri Alberbide, hots, II. Mundu Gerra bizi izan zuen idazlea, Enekoren iritzi berekoa da.

    Esan dugun guztiak euskarari kalte larria eragin bazion ere, Josu Chueca EHUko irakaslearen hitzetan, AEBko armada euskaraz baliatu zen zenbait agindu kode ezkutu bezala emateko.  Nolatan baliatu ziren euskaraz AEBn? Bada, Euskal Herritik hara alde egin zuten euskaldunen seme-alabek, euskara ezagutzen baitzuten eta haietariko bati egokia iruditu baitzitzaion.

    Horrez gain, garai hartako kazetaritzan ere euskarak indarra izan zuen. Eskualduna izeneko aldizkaria argitaratu zen Ipar Euskal Herrian ia euskara hutsean, baina frantses estatuaren aldeko ideologia zabaltzen zuen. II. Mundu Gerran, izen bereko beste aldizkari bat argitaratu zen eta honek ere eskuin muturreko ideologia hedatzea zuen helburu.

    Bukatzeko, gerretako kazetaritzan aditua den Andoni Lubakik jakinarazten digu egungo argazkilaritza-kazetaritza EHn sortu zela; izan ere, gerra zibilean Elgetako lubakietako egoera salatzen zuten irudiak jarraian bidali eta argitaratuak izaten baitziren.

    Zenbait adituren iritziaren aurka, gure ustetan, mundu gerra hauek euskaran atzerakada ekarri zuten ez Ipar Euskal Herrian bakarrik, baina Euskal Herri osoan ere. Nahiz eta aldizkariak batik bat euskaraz idatziak egon, hauen edukiak argi eta garbi frantses ideologiaren aldekoak ziren, eta beraz, euskara haien onurarako baino ez zuten erabiltzen, ez euskararen mesedetan. Testuan esaten denaren alde, esan dezakegu gerrez gain inposaketek kalte handia egin diotela euskarari, hala nola, aipatutako Frantziako inposaketak eta baita Francoren garaikoak.

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu